Izen aldaketa eta akats txikien zuzenketak
OHARRA: Aplikazio hau Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikasgairen esparruan garatu da; programazioa telekomunikazio ingeniaritzako unibertsitate masterreko 2. mailako "teknologia telematiko aurreratuak" irakasgaian egin da, eta diseinua, berriz, lehen hezkuntzako unibertsitate graduko "hizkuntzak eta berrikuntza eskolan" irakasgaian. Beraz, garapena profesionalak ez diren pertsonek inplementatu dutenez, eta denbora mugatu batean, nahi gabeko akatsak izan ditzakeen produktua da. Gainera, kamara/mikrofonoa erabil dezakeenez edo kanpoko zerbitzarietara sar daitekeenez, 13 urtetik beherako pertsonek ez lukete aplikazioa erabili behar, tutore edo heldu baten zaintzapenik gabe.
Aplikazio honen bidez, Bizkaian zehar egindako ibilbideez gozatu ahal izango duzu. Bizkaiko leku zoragarri batzuk ezagutzeaz gain, hizkuntza ikasteko aukera ere izango duzu, zuen bisita gehiago aberasteko.
Aplikazio honetan hiru ibilbide ezberdin aurkituko dituzu: bat barnealdetik, beste bat kostaldetik eta azkena Bilboko erdigunetik. Horrela, Bizkaiko hainbat herri bisitatu ahal izango dituzu.
Ikaskuntza hori hainbat erronkaren bidez egingo duzu, eta erronka horiek bidean egindako aurrerapenen arabera proposatuko zaizkizu. Eta kontuan izan, gure erronkekin ondo pasatzen duzun bitartean ikasiko duzula!
This version of Bizkairute Android App comes with one universal variant which will work on all the Android devices.
If you are looking to download other versions of Bizkairute Android App, We have 1 version in our database. Please select one of them below to download.