Hobekuntza berriak
Aktualitatearen azken ordukoa, albisteekin, bideoekin, audioekin, argazkiekin eta www.eitb.eus webguneko zuzeneko emanaldiekin, bai ekitaldi politiko, ekonomiko, sozial, kultural edo kiroletakoak, bai EITB Taldeko albistegietakoak.
Aplikazio elebidunak (euskara eta gaztelania) Euskadiko eta munduko informazio, kultura eta kirol alorreko gaurkotasun osoa eskaintzen du.
EITB Taldea albistegietako liderra da Euskadin duela 30 urte baino gehiagotik. Euskal irrati eta telebista publikoaren proposamena oso zabala da eta gizartearen iritzi eta aniztasuna jasotzen ditu.
Ezaugarriak
EITBko albistegiak. Informazio guztia duten ataletarako sarbidea: politika, ekonomia, gizartea, nazioartea, kultura, kirolak eta denbora.
EITB Taldeko informazio-saioen zuzeneko emanaldiak.
Jakinarazpenak nahierara, Euskadin eta munduan gertatzen denaren berri izateko.
Aplikazio honetatik, EITB nahieran aplikaziora sar zaitezke, Euskal Telebistako lau kateetako (ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4) eta Taldeko sei irratietako (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta EITB Euskal Kantak) eduki guztiak eskuratzeko, baita HIRU KLUBA eta Gaztea haur eta gazteentzako aplikazioetara ere.
This release of EITB Albisteak Android App available in 2 variants. Please select the variant to download. Please read our FAQ to find out which variant is suitable for your Android device based on Screen DPI and Processor Architecture.
If you are looking to download other versions of EITB Albisteak Android App, We have 6 versions in our database. Please select one of them below to download.