- Eskuragai QR-ak txarteletan erakusteko modu berri bat.
Aplikazio honek herritarrarekin datuak modu seguruan trukatzea ahalbidetzen duen soluzio bat inplementatzen du. Datuok, herritarrei buruzko berariazko informazio ematen duten egiaztagirietan daude modelatuak, eta fisikoki zein digitalki aurkez daitezke. Horrelako egiaztagirien adibide batzuk izan daitezke osasun-txartel indibiduala, kiroldegiko txartela, liburutegiko txartela, gazte txartela...
Datuak herritarraren gailuan daude, eta enkriptatuta biltegiratzen dira hauen kontrol osoa ahalbidetuz. Erabiltzaileak izango dira, aplikaziotik bertatik, berariazko baimena emanda, egiaztagiri egiaztagarri horiek edozein unetan erabili, partekatu edo ezabatu ahal izango dituzten bakarrak.
Informazioa trukaketarako mekanismo teknikoak, segurtasuna bermatzeko datuak enkriptatuta eta sinatuta bidaltzen ditu. Enkriptazioak, datua herritarrak berak bakarrik ikus dezan bermatzen du eta sinadurak, informazioaren jatorria. Datuen garraio segurua Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen erabileran oinarritzen da, Europar Batasunetik zerbitzatuz eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betez.
This version of NIK Patrika Digitala Android App comes with one universal variant which will work on all the Android devices.
If you are looking to download other versions of NIK Patrika Digitala Android App, We have 10 versions in our database. Please select one of them below to download.