Zure haurrak hizkiak eta zenbakiak era erraz eta dibertigarrian ikastea nahi duzu? Orduan hau da behar duzun jokoa! Jolas honen bitartez, zenbakiak eta alfabetoko hizkiak, bai maiuskulak bai minuskulak ikasiko ditu era desberdinetan.
Hizkien aldetik, minuskulak eta maiuskulak erlazionatzeaz gain, hauen ordena eta marrazteko era ere ikasiko ditu. Mailaka sailkatuta daude mini-joko desberdinak eta jolastu ahala joko gehiago desblokeatuko ditu haurrak. Joko bakoitza hasi baino lehen instrukzioak azalduko dira, eta bukatzerakoan izarren bidezko puntuazioa jasoko da.
Zenbakien aldetik, lehenengo 0-etik 9-ra ikasiko ditu, bai ahoskeraz, baita zenbakien ordena eta baita marrazteko era ere, honetaz aparte, zenbakiak bisualki kantitateekin erlazionatzen ikasiko da ere. Ondoren 10-etik 20-rako zenbakiak ikasiko dira jolasten den bitartean. Hizkien kasuan bezala, hemen ere instrukzioak eta puntuazioak jasoko dira mailak bukatu ahala.
Haurrentzako erakargarriak diren irudi eta grafikoak erabiliz, hizkiak eta zenbakiak ikasiko ditu konturatu gabe eta era errazean jolasten duen bitartean.
This version of Zenbakiak eta hizkiak Android Game comes with one universal variant which will work on all the Android devices.
If you are looking to download other versions of Zenbakiak eta hizkiak Android Game, We have 1 version in our database. Please select one of them below to download.